Pribatutasun – politika
PICTOESCRITURA SMk webgunearen erabiltzaileei eta bezeroei jakinarazi nahi die webgune honetan nabigatzeagatik edo webgune honen bitartez informazioa eskatzeagatik eta beste edozein baliabideren bitartez edo beste edozein arrazoirengatik erakundeak eskura ditzakeen datu pertsonalak nola erabili eta babestuko dituen.
Alde horretatik, PICTOESCRITURA SM erakundeak ziurtatzen du datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudia betetzen duela, Datu Pertsonalak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra (DPBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa, hain zuzen ere, eta adierazten du datuak ezkutuan eta seguru gordeko dituela.
TRATAMENDUAREN ERANTZULEA:
PICTOESCRITURA SM
c/ Tuset, 8-10
Esc. Esquerra
Entresol 2a
08006 Barcelona
IFZ: B65871253
Telefonoa: (+34) 931 576 336
Eskubideak erabiltzeko harremanetarako datuak: info@pictoescritura.cat
- Datuen bilketa, xedea eta tratamendua
PICTOESCRITURA SMk webgunearen erabiltzaileei datuak bilduko dituela nahitaez jakinarazi behar die, mezu elektroniko bat bidaliz edo webguneko formularioak betetzen direnean. Alde horretatik, PICTOESCRITURA SM izango da bitarteko horien bidez eskuratutako datuen tratamenduaren erantzulea.
Halaber, PICTOESCRITURA SMk erabiltzaileei jakinarazten die jasotako datuak honetarako erabiliko direla: erabiltzaileek egindako eskariei erantzuteko, harremanetarako agendan sartzeko, harreman komertziala kudeatzeko eta jasotako zerbitzuarekin zerikusia duen informazioa bidaltzeko.
Datu horiek behar bezala gorde eta babestuko dira, informazioa galdu edo aldatu ez dadin eta inork baimenik gabe eskura ez dezan, harreman komertzialak irauten duen bitartean; eta baita harreman komertziala amaitu ondoren ere, behar den denboran, erantzukizunak preskribatu arte, erabiltzaileak kontrakorik esan ezean eta, betiere, indarrean dagoen araudiak datuak ezabatzea baimentzen badu.
- Informazioa hirugarrenei ematea
PICTOESCRITURA SMk erabiltzaileei jakinarazten die beren datu pertsonalak ez dizkiela hirugarren erakundeei lagako edo jakinaraziko, salbu datuak lagatzea legezko betekizuna bada edo zerbitzuren bat emate aldera datuak tratatzeko arduradun bat kontratatu behar bada; arduradun hori, betiere, behar bezala kontratatuko da, 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean ezarritako berme guztiekin.
- Datuen nazioarteko transferentziak
PICTOESCRITURA SMk ez du hirugarren herrialdeekin hartu-emanik. Hala ere, Europar Batasunetik kanpo dagoen edo datuak babesteko neurri egokirik hartzen ez duen enpresaren baten zerbitzurik behar izanez gero, DPBEOko V. kapituluan araututakoa beteko du.
- Erabiltzaileen eskubideak
Datu Pertsonalak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrak interesdunei beren datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duten eskubideak erabiltzeko aukera ematen die.
Erabiltzaileen datuak PICTOESCRITURA SMk tratatzen edo gordetzen dituenez, erabiltzaileek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian jasotakoaren arabera.
Eskubide horiek erabiltzeko, erabiltzaileak bi aukera ditu. Batetik, helbide honetara gutuna bidaltzea: PICTOESCRITURA SL, c/ Tuset, 8-10, Esc. Esquerra, Entresol 2a, 08006 Barcelona. Eta bestetik, helbide elektroniko honetara mezua bidaltzea: info@pictoescritura.com. Bietan ere, nor den egiaztatzen duen agiriaren (nortasun-agiriaren edo pasaportearen) fotokopia bidali behar du.
Ezinbestekoa da idazkian informazio hau ematea: erabiltzailearen izen-abizenak, helbidea, egiaztagiriak eta eskubidea erabiltzeko eskaria.
Eskubidea erabiltzaileak berak, haren oinordekoak edo erabiltzailearen ordez aritzeko baimena duen pertsonak erabili behar du. Azken bi kasu horietan, betiere, ordezkaritzaren egiaztagiria, jarauntsiaren onarpena edo ahalordeak aurkeztu behar dira.
Alde horretatik, erabiltzaileak bere eskubideak urratu direla iritziz gero, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea du.