Piktoldazketa

pensamiento creativo

Metodologia

Pertsonalizatua, inklusiboa, aktiboa, kolaboratiboa, multimodala, sortzailea, eleaniztuna, ahalduntzailea 

PiktoIdazketak berdin-berdin ahalduntzen eta motibatzen ditu irakasleak eta ikasleak. 

Metodologia aktibo bat da. Partaidetza eta motibazioa sustatzen ditu, eta sormena, analisia eta pentsamendu bisuala erabiltzen ditu ikusizko, ahozko eta idatzizko hizkuntza menderatzeko. 

PiktoIdazketak hezkuntzaren, psikolinguistikaren eta neurokognizioaren zientzietako ekarpenak uztartzen ditu, testuinguru egokiak sortu eta ikasleek sortzeko eta idazteko prozesua esperientzia arrakastatsu gisa bizi dezaten. 

“Gure metodologiarekin, haurrek idazteko marrazten dute, irakurtzeko idazten dute eta berridazteko irakurtzen dute. Prozesu horiek lotuz, hobeto irakurtzen eta idazten dute, ikaskuntza barneratzen dutelako.”
Roser Ballesteros, PYCTOren sortzailea
exito educativo

PiktoIdazketa metodologia bat da, irakasleek ikasgelan egunero gainditu behar dituzten erronkei erantzuten diena: motibaziorik eza, irakurtzeko eta idazteko gaitasun eskasa, arretari ezin eustea, pentsamolde sortzailerik eza… 

Gaur egun, haurrak ikusizko inpaktu handiarekin hazten dira, eta hori haien ikasteko modua aldatzen ari da. Horiek horrela, PiktoIdazketa metodologia berritzaile bat da, irudia tresna gisa erabiltzen duena irakurtzen eta idazten ikasteko, pentsamolde sortzailea lantzeko eta hizkuntza mailaz maila menderatzen joateko. 

 

“Aro digitalean jaiotako 3.800 neraberi egindako azterlan batean, partaideen % 80k nagusiki ikusmenean oinarrituriko estilo kognitiboa zuela egiaztatu zuten.”

1/2

Haurraren sormen-gaitasunak nabarmen egiten du behera eskola-adinean, hezkuntza-sistema uniformizatzailea eta ikus-entzunezko produktuen gehiegizko kontsumoa direla eta.

2/2

Onurak

Multimodala eta moldakorra

Metodo aktibo bat da, ikasle guztien beharretara naturalki egokitzen dena eta jakin-mina pizten duena, ikusizko eta ahozko pentsamendua lotuz, maila guztietan.

Eleaniztasuna

Komunikatzeko gaitasuna hainbat hizkuntzatan lantzeko, ezinbestekoa da hizkuntzek berdin dituzten alderdiak transferitzea. 

Pentsamolde kritiko eta sortzailea

Irakurketaz eta idazketaz gain, XXI. mendeko trebetasun bigunak lantzen ditugu: diskurtsoen analisia, komunikazioa eta sortze- eta elkarlan-prozesuak.

Plataforma digital pertsonalizatua

Plataforma intuitiboa da, eta programazioa ikasleen eta taldearen bilakaeraren arabera egokitzen du.

Material intuitiboak

Material didaktikoek jakin-mina piztu eta monotonia saihesten dute. Testuak eta ilustrazioak haur- eta gazte-literaturako idazle eta ilustratzaileek egin dituzte.

PiktoIdazketak testu narratiboen eta azalpenezko testuen luzera bikoizten du, eta irakurmen inferentziala % 37 hobetzen du.

PiktoIdazketaren abantailak

pensamiento creativo

Ikastetxearentzat

metodologias activas educacion
  • Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako trantsizioa errazten du. 
  • Metodo inklusibo eta integratzailea erabiltzen du Lehen Hezkuntza osoan. 
  • Irakaskuntza-dinamikak aldatzen ditu, eta horrek zeharkako eragina du. 
  • Ikasleek sortutako testuen liburutegi bat sortzen du. 
  • Mailen arteko dinamikak sustatzen ditu.
  • Familien eta ikastetxearen arteko harremana eta lotura hobetzen ditu. 
  • Banako eta taldeko estatistikak sortzen ditu. 

Irakasleentzat

metodologias activas educacion
  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila arteko hizkuntzaren curriculuma lantzen dute eta ikasle bakoitzak ibilbide pertsonalizatua du. 
  • Ikusizko pentsamenduko eta pentsamendu sortzaileko estrategiak erabiltzen ditu, irakurtzen eta idazten irakasteko.
  • Ikasgelan idazten dute eta editore profesional baten aholkuak jasotzen dituzte. 
  • Taldearekin sortutako testuak oinarritzat hartuta, hizkuntzaren inguruko ariketak sortzen dituzte. 
  • Ikasleei beren ikaskuntza-prozesu sortzaile eta autonomoan laguntzen diete. 
  • Aplikazioak online ariketak zuzenduta bidaltzen dizkie eta, beraz, denbora gehiago dute ikasleei beren ikaskuntza-prozesuan laguntzeko. 

Ikasleentzat

metodologias activas educacion
  • Idazketako errendimendua eta irakurmena hobetzen dituzte. 
  • Taldean lan egiten ikasten dute. 
  • Sortuz pentsatzera eta arazoak elkarlanean konpontzera ohitzen dira. 
  • Sortzeko eta idatzizko adierazpenerako barne-motibazioa garatzen dute. 
  • Ikasteko beren estiloaz eta gaitasunaz jabetzen dira.
  • Autoestimua indartzen dute. 

Ikaskuntza moldagarria ikertzea

Makinen ikaskuntza, adimen artifiziala

Ikaskuntza-sistema modu inklusibo eta moldagarrian berritzeko lan egiten dugu.  

Ikasleen ibilbidea gero eta gehiago pertsonalizatzeko, hezkuntza-plataformarekin duten elkarrekintzaren datuak erabiltzen ditugu. Horretarako, gure plataformaren oinarrian makinen ikaskuntza eta adimen artifiziala aplikatzen ditugu.  

Sailkapen, analisi eta moldagarritasuneko ereduen aurrerapenak ere sartzen ditugu, plataforma erabiltzen duten guztien ikaskuntza-esperientzia hobetzeko. 

Proiektu hau Garapen Teknologiko Industrialeko Zentroak finantzatzen du, zeina Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren mende baitago. 

 

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko GRETEL Taldea

Bartzelonako Unibertsitateko Autonomoko GRETEL Taldearen (Haur eta Gazte Literaturako eta Literatura Hezkuntzako Taldea) babesa dugu. Izan ere, GRETEL taldearen iritziz, PiktoIdazketa ikasgelan irakaskuntza-dinamikak eraldatzeko ahalmena duen metodo berritzaile bat da.

GRETEL Taldearekin lan egiten dugu, batetik, PiktoIdazketak ikasleen errendimenduan eta ikasgelako jardunbideetan zer eragin duen jakiteko; eta bestetik, irakasleak prestatzeko programa ofizialetan gure metodologiaren printzipioak txertatu ahal izateko estrategiak zehazteko.

exito educativo

Prentsa

exito educativo

El economista

La alternativa al libro de texto para aprender a leer y escribir mediante el dibujo. 5.000 alumnos de una veintena de colegios han apostado por esta herramienta. Esta plataforma abarca todo el currículo de la asignatura de Lengua de Educación Primaria y está basada en la PictoEscritura, una metodología pedagógica innovadora para la enseñanza de […]
exito educativo

La Vanguardia

Clases de escritores. La escuela prueba nuevas metodologías para aprender bien las lenguas. La generación de relatos en el aula potencia la autonomía y el pensamiento crítico. Todo el mundo avanza al mismo tiempo pero a la medida de la destreza de cada niño.

ABC

Aprender a leer y escribir mediante el dibujo. Se trata de una metodología pedagógica que rompe con las técnicas convencionales de aprendizaje en Educación Primaria. Adapta el proceso de aprendizaje de manera personalizada a las capacidades y evolución de cada alumno. Una técnica que además posibilita a los alumnos ser más creativos, flexibles y capaces de […]

El confidencial

Pictoescritura, reinventar la forma de enseñar a leer y a escribir. “Este nuevo método no solo enseña a leer, o a que la c con la a es ca, sino que les enseña a escribir, generar ideas, redactarlas, estructurarlas, comprender a fondo un texto, a ser un lector competente”, cuenta la propia Roser Ballesteros quien […]

La Vanguardia Magazine

“Que nadie te quite la sonrisa”: el mensaje de Roser Ballesteros para una infancia feliz. La pedagoga afirma que “no hay humano que no se le ponga la piel de gallina” cuando aprende divirtiéndose.

Cuadernos de Pedagogía

La PictoEscritura, según Manu Velasco, es una de las 7 herramientas imprescindibles para potenciar la lectoescritura.
This site is registered on wpml.org as a development site.