
PiktoIdazketak Lehen Hezkuntzan idazketa sortzaileko inguruneak sortu eta hizkuntza ikasteko eta XXI. mendeko gaitasunak lantzeko metodologia berritzaile eta aktibo bat proposatzen du. Metodologia hori pedagogiako, sormeneko eta teknologia digitaletako adituz osaturiko talde batek sortu du.
Idazle, ilustratzaile, diseinatzaile eta hezkuntzako eta komunikazioko profesionalek, pedagogo, irakasle eta hizkuntzalariekin elkarlanean, hizkuntza bere testuinguruan jorratzen duen metodo globalizatu bat sortu dugu.
Garapen Jasangarrirako Helburu hauek betetzeko konpromisoa dugu: kalitatezko hezkuntzari buruzko 4. helburua eta desparekotasunak gutxitzeko 10. helburua.
- urtetik, PiktoIdazketa ikasgeletan erabiltzen, zer eragin duen ebaluatzen eta emaitzak online plataformara eramaten dihardugu. Gaur egun, plataforma hori berrikuntzaren eta prozesu sortzaileen aldeko apustua egin duten 200 ikastetxek baino gehiagok erabiltzen dute.
25.000 ikaslek eta 1.500 irakaslek gozatzen dute dagoeneko PiktoIdazketarekin, 100 ikastetxe baino gehiagotan.
2017an, PiktoIdazketaren sortzaile eta zuzendaria, Roser Ballesteros, Ashoka gizarte-ekintzaile izendatu zuten eta, ordudanik, ekintzailetzako eta gizarte-eragineko nazioarteko sare handienaren parte da.
