Komunikazio-gaitasunak

como mejorar la comprension lectora

Gure metodologiari esker, ikasleek hizkuntza askoz errazago, bizkorrago eta hobeto menderatzen dute eta, ondorioz, irakurmena hobetzen dute.

PiktoIdazketarekin, hitz egitea, entzutea, irakurtzea, idaztea, marraztea… prozesu beraren alderdi desberdinak dira. 

37
%
Irakurmena
PiktoIdazketa erabili ondoren, irakurmen-ulermen inferentziala hobetu zela ikusi zen.
2
x
Testuen luzapena
PiktoIdazkerak bikoiztu egiten du ikasleek sortzen dituzten testuen luzera.
3
x
Testu-kalitatea hobetzea
PiktoIdazketa hirukoiztu egiten du testuan egiturazko adierazleen erabilera.

Komunikazio-gaitasunen ikaskuntzan hainbat hizkuntza uztartzen ditugu

PiktoIdazketan, adierazmena osoki garatzen da, hau da, adierazpen-modalitate guztiak aldi berean eta etengabe erabiliz: ahozko hizkuntza, hizkuntza idatzia eta ikusmintzaira. Era horretan, gainera, askotariko ikaskuntza-estiloei hobeto erantzuten diegu. 

PiktoIdazketak irudia tresna gisa erabiltzen du, irakurtzen eta idazten ikasteko, pentsamolde sortzailea lantzeko eta hizkuntza (ikusizkoa, ahozkoa eta idatzizkoa) pixkanaka eta mailaz maila menderatzen joateko.  

 

metodologias activas educacion
como mejorar la comprension lectora
como mejorar la comprension lectora
como mejorar la comprension lectora
como mejorar la comprension lectora
como mejorar la comprension lectora

Multimodalitatea bi hizkuntza, ahozkoa eta ikusizkoa, aldi berean erabiltzea da:

  1. Testuak sortzeko oinarrizko kontzeptuez jabetzea errazten du. 
  2. Sortzen diren testuinguruei esker, ikasle guztiek dituzte ikasteko aukera berberak, ez bakarrik ahozko arrazoiketaren logikarekin eroso sentitzen direnek. 
  3. Hizkuntza-eskolak benetako bizitzan, ikasgelatik kanpo, inguruan ditugunen moduko komunikazio-produktuak sortzen diren gune bihurtzen dira. 

Pentsamolde sortzailea sustatzen dugu, sekuentzia didaktikoaren bitartez

Metodologiak pentsamendu dibergentea sustatzen duten unitate didaktikoak sekuentziatzen ditu, pentsamendu konbergentea lantzen duten unitateekin, emaitzaren ordez prozesua hartuta ardaztzat. 

Sortze-prozesuaren faseak errespetatzen ditu:

  1. Garuneko bi hemisferioak lotzea bultzatu eta pentsamolde sortzailea pizten du.  
  2. Irakasleak eta ikasleak gehiago inplikatzea eragiten du, jarduerak taldearen interesen arabera sortzen baitira. 
  3. Ikasleek ikusten dute diskurtsoak  sortzeak (ahozkoak, idatzizkoak zein grafikoak) benetan zentzua duela, eta ikasteko barne-motibazioa pizten zaie.

Ikaskuntza esanguratsua izan dadin, funtsezkoa da ikasleen sortze-prozesua errespetatzea. 

 

metodologias activas educacion

Idazmena: ongi idazten dugu hobeto irakurtzeko

PiktoIdazketa ikuspegi komunikatiboa duen proposamen metodologiko bat da. Ikasleek askotariko testuak erabiltzen dituzte, hainbat euskarritan (papera, Interneta, ikus-entzunezkoak), bai informazioa jasotzen dutenean, bai informazioa sortzen dutenean. 

Testu bat idaztea lan konplexua da, kognizio-, hizkuntza- eta mugimen-prozesuak jartzen baitira martxan.Gainera, beste alderdi batzuek ere badute eragina, ikasleen kulturak, munduaren ezagutzak eta autoestimuak, adibidez. PiktoIdazketak alderdi horiek uztartzen ditu, eta Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzerako moldatutako estrategia eta prozesuak eskaintzen ditu. 

PiktoIdazketarekin, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara ikasleek sortzen dituzten testu narratiboak eta azalpenezko testuak % 100 luzeagoak dira, batez beste.

Lehen zikloan

como mejorar la comprension lectora

Bi hizkuntza, ahozkoa eta ikusizkoa, aldi berean erabiltzeak testuak sortzeko oinarrizko kontzeptuez jabetzea errazten du. Hausnarketa bisualari eta proposatutako jarduerei esker, testuinguru egokiak, hipotesiak eta ideia berriak sortzen dira. Ikasleek ahozko hizkuntza adierazten duen errealitatearekin lotzen dute.

Bigarren zikloan

metodologias activas educacion

marrazkiak idatzizko bertsioa alderatzeko “beste testu bat” eskaintzen du. Marrazketaren bitartez, ikasleek beren istorioa sekuentziatu, beren testua luzatu, narrazioaren testuingurua landu eta xehetasunetan arreta jartzen dute. Marrazketa ahalik eta plangintza-tresna onena da. 

Hirugarren zikloan

como mejorar la comprension lectora

PiktoIdazketak hiri baterako eta bizi izan ez duten garai baterako bidaia-egunkaria idaztea proposatzen die ikasleei. Lan hori arrakastaz egin ahal izateko, informazioa biltzen ikasi behar dute. Eta informazioa biltzeko ezinbestekoa da nork bere buruari galderak egitea, informazioa bilatzea, oharrak idaztea, pieza guztiak lotzea eta, azkenik, puzzle hori kalitatezko testu bihurtzea. 

PiktoIdazketako programazioa amaitzen dutenean

como mejorar la comprension lectora

Ikasleek beren burua gai ikusten dute idatzizko testu interesgarriak sortzeko, gainerakoekin komunikatzeko eta gauza berriak ikasteko. Ikasi dute, batetik, idazketa prozesu bat dela; eta bestetik, testu on bat sortzeko eta errendimendu ona izateko giltza prozesu hori autorregulatzea dela. Behin horretaz jabetuta, ikasle autonomoago bihurtzen dira eta, beraz, hurrengo hezkuntza-etapa arrakastaz gainditzeko aukera gehiago izango dituzte. 

Testu narratibo luzeagoak idazten dituztenez, jakintza ebaluatzeko erabiltzen diren azalpenezko testuen ekoizpena % 100 handitzen da.

Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzerako moldatutako irakurmeneko estrategiak eskaintzen ditugu

Ongi irakurtzen eta testuak interpretatzen dakien jendeak, testuak dioena dakien guztiarekin lotzen du. Irakurriz ikasi egiten da.   

Testuak ongi ulertzea eta inferentzia eta lotura horiek egitea, ordea, prozesu konplexua da, eta hori ere ikasi egiten da. Horregatik du hainbesteko garrantzia ikasgelan irakurmeneko estrategiak irakasteak. 

PiktoIdazketak irakurmena hobetzeko jarduera eta tresnak eskaintzen dizkie irakasleei, Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzera moldatuak.

Irakurtzeko begiratzea

  • Irudia eta testua lotuz, ikasleekin honako hauek lantzen ditugu, besteak beste: irakurketa aurreko estrategiak, hipotesien sorrera eta laburpena. 
  • Irudi sekuentziatuaren bitartez testuaren egitura aztertzen dugu. 
  • Diseinu grafikoa aztertuz, testuetako informazioaren hierarkia antzematen dugu. 

Irakurtzeko dramatizatzea

Gida didaktikoek antzerti-teknika sorta zabala eskaintzen diete irakasleei, testuen irakurmena lantzeko eta hobetzeko.

Irakurtzeko idaztea

  • Ongi idaztea ariketa bikaina da irakurmena hobetzeko. Izan ere, ezinbestekoa da norberaren testua etengabe berrirakurtzea, jakiteko zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. 
  • Irakurtzen dugunari buruz idatziz, bi prozesuak lotzen ditugu eta irakurmena hobetzen dugu.

“Gure metodoak ikasle bakoitzaren sortze-prozesua errespetatzen du eta ikasteko barne-motibazioa pizten du: PiktoIdazketa erabiltzen duten ikasgeletan, haurrek ezin izaten diote idazteari utzi.”

Partaidetza eta mintzamena sustatzen ditugu

Ikasgelako jarduera guztietan partaidetza eta mintzamena sustatzen ditugu. Ikaskuntza-prozesu bat hasteko, ikasleek zer dakiten eta beren buruei zer galdetzen dioten partekatzen dute.  

Ikasgelan gertatzen denak ikastea eragin dezan, ikasleak parte hartzera, hausnartzera, ideiak sortzera, argudiatzera eta eztabaidatzera adoretzen ditugu. 

Lehen Hezkuntzako etapa guztian ahozko azalpenak lantzen ditugu, eta ikasleak jendaurrean hitz egitera ohitzen dira

como mejorar la comprension lectora
como mejorar la comprension lectora
como mejorar la comprension lectora

Literatura: idazle-begiekin irakurtzen dugu eta irakurle-begiekin idazten dugu

Gure testu eta ilustrazioak haur- eta gazte-literaturako idazle eta ilustratzaile entzutetsuek sortuak dira, eta idazketa sortzaileko jarduerekin lotzen ditugu, irakurketa eta idazketa lotzeko eta irakurle sortzaile eta kritikoak trebatzeko. 

PiktoIdazketarekin, ikasgela irakurle- eta idazle-talde bihurtzen da: 

  • Idazteko teknikak lantzen ditugu. 
  • Literatura-hezkuntzako jarduerak eskaintzen ditugu, ipuinak eta literatura unibertsaleko klasikoak oinarritzat hartuta. 
  • Ikasleek liburu bat argitaratzeko prozesu guztia bizitzen dute, eta argitalpen-prozesua zuzenean ezagutzen dute. Gainera, egile berriei haur- eta gazte-literaturako editoreek lagun egiten diete. 

Komunikazio-gaitasun eleanitza ongi garatzea ziurtatzen dugu

Plataformak aukera ematen du gaztelaniaz, katalanez, euskaraz edo ingelesez modu integratuan lan egiteko. 

Irakasleek programazio-tresna bat partekatzen dute, hizkuntza bakoitzean zein jarduera egin erabakitzeko aukera ematen diena, helburu hauekin: 

  • Hizkuntzen artean ahozko eta idatzizko ulermen- eta ekoizpen-estrategien transferentzia erraztea.
  • Hiztegia aberastea. 
  • Hizkuntzak alderatzea sustatzea.  
  • Alferrikako errepikapenik ez egitea. 

XXI. mendeko gaitasunak sustatzen ditugu

Gure proposamenak sormena, komunikazioa, elkarlana eta pentsamendu kritikoa sustatzen ditu. Horretarako, diskurtsoak aztertzen ditugu, komunikazioa lantzen dugu eta irakurmena hobetzen dugu, sortze- eta elkarlan-prozesuen bitartez. 

Irudimena trebatzea.

Iritziak sortzea, erabakiak hartzea.

This site is registered on wpml.org as a development site.