Laguntza
Jar zaitez PiktoIdazketako taldearekin harremanetan, atsegin handiz lagunduko dizugu.
Jar zaitez PiktoIdazketako taldearekin harremanetan, atsegin handiz lagunduko dizugu.
PiktoIdazketa ezagutzen hasi nahi al duzu? Hitzartu telefono-dei bat hemen edo deitu +34 93 157 63 36 telefono-zenbakira.
Informazioa eta irudiak jasotzeko, idatz iezaguzu helbide honetara, mesedez: info@pictoescritura.com
Plataforma erabiltzeko laguntza behar baduzu, idatz iezaguzu helbide honetara: web@pictoescritura.com.
Zalantza edo iradokizunen bat baduzu, formulario honen bitartez idatz diezagukezu.
Bai,ikasturteosokohizkuntza-programazioabarnehartzendu.
Edozein mailatan has daiteke ezartzen, irakurketa-idazketako metodoaren programazioa maila eta ziklo bakoitzerako espezifikoa baita.
Ikasturtearen erdian irakasle berriren bat sartzen bada, eskura izango ditu bai online prestakuntza, bai programazioarekin jarraitzeko behar duen informazio guztia.
Plataforma digitalak bost funtzio nagusi ditu:
– Metodologia irakasleei transferitzea (tutorialak, gida didaktikoak eta abar daude).
– Ikasleen hizkuntza-gaitasunak automatikoki ebaluatzea eta ikasleei ikaskuntza-ibilbide pertsonalizatua eskaintzea.
– Ikasleen lana gaitasunka ebaluatzeko tresna bat jartzea ikastetxearen eskura.
– Ikastetxearen eskura jartzea ikasleek sortzen dituzten formatu desberdineko testuak (liburu irudiduna, ipuina, bidaia-egunkaria…) editatzeko, maketatzeko eta argitaratzeko tresna bat. Plataformarekin argitalpen horiek guztiak digitalki zein paperean editatu daitezke.
– Sare-lana sustatzea, ikastetxe barruan eta kanpoan: ikastetxeko liburutegia, ikasgelako txata, familiekiko harremana.
– Material ukigaia, irakurketa-idazketako metodoa eta kontzientzia fonologikoa lantzeko.
Ez, ikasgelan, ikasleek lan gehienak ordenagailu pertsonalik edo tabletarik gabe egiten dituzte. PiktoIdazketako saio horietan:
– irakasleak talde osoarekin lan egiten du, material pedagogikoa pantaila digitalean proiektatuta;
– edo ikasleek paper eta arkatzarekin lan egiten dute, talde txikitan edo bakarka;
– edo elkarlaneko jarduerak egiten dituzte, lauzpabost ikaslez osaturiko taldetan, talde bakoitzak bere gailu elektronikoa duela.
Ikasleek astean behin bakarrik behar dute ordenagailua edo tableta, hizkuntza-jolasak egiteko (hizkuntza-gaitasunak ebaluatzeko eta indartzeko ibilbide pertsonalizatua).
– Ikastetxe askotan, taldea zatituta lan egiten duten egunak aprobetxatzen dituzte ariketa horiek egiteko. Audioak dituzten ariketak egiteko entzungailuak edukitzea komeni da.
– Ikasleek hizkuntza-jolasak ikastetxean edo etxean egin ditzakete.
PiktoIdazketaren helburua sormena eta ikusizko, ahozko eta idatzizko diskurtsoa sortzeko gaitasuna sustatzea da; eta, haurra pantaila aurrean bakarrik egonez gero, ez da horrelakorik lortzen. PiktoIdazketaren plataformak baliabide eta jarduera multimodalak (ikusizkoak eta ahozkoak) jartzen ditu irakasleen eskura, arbel digitalean proiekta ditzaten. Hala ere, sormena, eztabaida, elkarlana, marrazketa, idazketa, ahozko adierazpena, antzerki-jolasa… plataforma digitaletik kanpo gertatzen dira, jakina.
PiktoIdazketako jarduera askotan bestelako eskola-materiala ere behar da (margoak, koadernoak…), eta ikasleek taldean lan egiten dute, tableta edo ordenagailua elkarrekin erabiliz.
Ez, denbora gehienean ikasleek ikasgelan lan egiten dute ordenagailu pertsonalik edo tabletik behar izan gabe. Saio hauetan:
– irakasleek talde osoarekin lan egiten dute, material pedagogikoa pantaila digitalean proiektatuz,
– edo ikasleek papera eta arkatza erabiliz lan egiten dute, talde txikian edo banaka.
– edo elkarlaneko jarduerak egiten dituzte, gailu elektroniko bat 4 edo 5 pertsonaren artean partekatuz.
Ikasleek astean behin bakarrik behar dute ordenagailua edo tableta hizkuntza-jokoak egiteko (hizkuntza-trebetasunak ebaluatzeko eta indartzeko ibilbide pertsonalizatua).
– Eskola askok talde partituarekin lan egiten duten egunak aprobetxatzen dituzte ariketa horiek egiteko. Audioa duten ariketak egiteko entzungailuak izatea komeni da.
Pueden escojer hacer los Juegos de lengua en el colegio o en casa.