Ikasgelan

Lehen Hezkuntza osoan eta Haur Hezkuntzako azken mailan hizkuntza irakasteko curriculum oso bat sortu dugu, ikusizko, ahozko eta idatzizko hizkuntza konbinatzen dituena.   

Ikaskuntza esanguratsua izatea eta ikasleek irakurtzeko eta idazteko gogoa izatea lortzen dugu, eta ikasleek testu gehiago eta kalitate hobeagokoak idazten dituzte maila guztietan.

PiktoIdazketako programazioa hainbat hizkuntzatan dago eskura, eta irakasleek hizkuntza bakoitzean zein jarduera egin aukera dezakete, hizkuntzen arteko transferentzia eta alderaketa sustatzeko.  

Haur hezkuntzako azken maila

Bi liburu irudidun erraldoi irakurriz irudimena eta mintzamena sustatzen dituen material didaktikoa sortu dugu. Era horretan, ikasleak idazten eta irakurtzen ikasteko prestatzen ditugu.  

Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako bidea erraza izan dadin bultzatzen dugu, haurren idatzizko kodearen ezagutza-maila edozein dela, jarduerak egin ahal ditzaten. Testuetako hizkerara ohitzeko ingurune egokia sortzen da, testuetako hizkera eguneroko elkarrizketetan erabiltzen dutena baino aberatsagoa eta konplexuagoa baita.  

metodologias activas educacion

Plataforma digitala

metodologias activas educacion

Bi liburu irudidunek ikasleekin irudiak eta testuak irakurtzeko eta ipuinaren audioarekin gozatzeko aukera ematen dute. 

metodologias activas educacion

Liburu irudidun erraldoia

metodologias activas educacion

Plataforma digitalean egiten den lana osatzeko eta harekin txandakatzeko, bi liburu irudidun erraldoi ditugu, DIN A2 formatuan inprimatuak; irudiak eskuz eginda daude, eta kalitate estetiko bikaina dute. 

metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion

Ikaslearen koadernoa

metodologias activas educacion

Ipuin bakoitzak bere koaderno inprimatua du, zeinak irakurketa, idazketa, marrazketa eta sormena konbinatzen dituzten 80 jarduera baino gehiago baititu. 

metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion

Lehen hezkuntzako programazioa

Gure proposamen pedagogikoak irakurketa, sormena, marrazketa, idazketa, mintzamena, antzerki-jolasa eta hizkuntzaren ezagutza konbinatzen ditu.  

Honako hauek lantzen ditugu: irakurketa, idazketa, ahozkotasuna, sormena, irudien irakurketa, oroimen bisuala, arreta, entzute aktiboa, hausnarketa, talde-lana, eztabaida, hizkuntzaren ezagutzea, pentsamendu kritikoa eta argudiaketa. 

metodologias activas educacion

Liburu digitala

metodologias activas educacion

Hizkuntza bere testuinguruan ikasten dugu.

Liburu digitala fikziozko istorio irudidun bat da, hizkuntza bere testuinguruan ikasteko aukera ematen duena.  

Hiztegia hainbat hizkuntza-jolasen eta hiztegi irudidun baten bitartez lantzen da.  

Testu-motak liburu digitaleko pertsonaien komunikazio-premien arabera lantzen dira. Orrialde bakoitzak hainbat proposamen ditu, testuen sorkuntza eta ekoizpena zein dokumentazioa eta ahozko azalpena lantzeko. 

metodologias activas educacion

Argitalpena

metodologias activas educacion

Idazle bihurtzen gara.

Ikasleek eskuratutako hizkuntza-ezagutza liburu bat sortzeko erabiltzen dute. Irudia funtsezkoa da istorioa sortzeko eta egituratzeko.  

Ikasle bakoitzaren sorkuntza-prozesua errespetatzeak ikasteko barne-nahia eragiten du: ikasleek ezin diote idazteari utzi, testua aberasteko dena ematen dute eta, horretarako, ikasi dituzten teknika eta hitzak erabiltzen dituzte.  

Beren istorioa argitaratzeko, plataformak diseinu grafikoko tresna erabilerraz bat du. Ikasleen liburuak inprimatu egiten dira, eta baita ikastetxeko liburu digital batean argitaratu ere. Istorioak irakur ditzaten idazten dituzte eta, era horretan, egile bihurtzen dira.  

metodologias activas educacion

Hizkuntzaren ezagutza

metodologias activas educacion

Ikaskuntza pertsonalizatua.

Ikaskuntza indartzeko eta indibidualizatzeko, ikasle bakoitzak hizkuntza-jolasen bere ibilbide pertsonalizatua egiten du.  

Programak ikasle bakoitzaren hizkuntza-trebetasunak ebaluatzen ditu (hiztegia, ortografia, morfologia, sintaxia, puntuazioa, egitura eta irakurmena), eta haien premien arabera egokitutako lan-materiala proposatzen die (programak trebetasun eta ikasturte bakoitzeko bosna maila ditu).

metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion

Irakasleentzako tresnak

Gida didaktikoa

metodologias activas educacion

Plataforma digitalak tutorialak eta gidak ditu, non ikasturteko sekuentziazioa eta programazioa zehaztuta baitaude, ikasgelan eguneroko lana errazteko. 

Aholkularitza pedagogikoa

metodologias activas educacion

PiktoIdazketako taldeak metodologia ezartzeko prozesu guztian lagun egingo dizue. Aholkularitza pertsonalizatua izango duzue eskura eta prestakuntza- eta sormen-saioak egingo dituzue, besteak beste, PiktoIdazketarekin izango duzuen esperientziak arrakasta izan dezan. Eskatu zure demoa.

Ebaluazioa

baluazio-tresna bikoitza dugu, eta trebetasun metakognitiboetan arreta handia jartzen dugu; izan ere, ikasgaia azaltzeaz gain, ikasgai horri buruz nola pentsatu eta hausnartu irakats baitiezaiekegu.  

Gure ebaluazio-tresna bikoitzari esker, kontuan hartzen ditugu, batetik, ikasleen ezagutzak (eduki kontzeptualak); eta bestetik, prozedurak (prozedurazko edukiak) eta jarrerak (jarrerazko edukiak). Era horretan, gaitasunen alderdi funtzionala lantzen dugu, ikasleak eskuratu dituzten ezagutzak erabiltzeko gai izan daitezen.

Gainera, irakasleek estrategia metodologiko eta ebaluazio-irizpide berak erabil ditzake hizkuntza guztietan.

Evaluación automática

Plataformak automatikoki ebaluatzen ditu ikasleek egiten dituzten hizkuntzajolasak (hiztegia, ortografia, morfologia, sintaxia, puntuazioa, egitura eta irakurmena). 

Rúbricas de evaluación

Ebaluazio-errubriken bitartez oinarrizko jakintzen helburuak ebaluatzen dira.

Kultura bisual eta literarioa

PiktoIdazketak ikasgelan sormena pizten du eta kultura bisuala sustatzen du. Izan ere, irudiak ilustratzaile profesionalek egin dituzte, eskuz eta askotariko teknika artistikoekin, ikasleen irudimena suspertzeko asmoarekin.  

Gainera, garrantzi handia ematen diogu material guztiaren kalitateari. Horretarako, idazle eta editore profesionalekin lan egiten dugu, testuak aberatsak eta konplexuak izan daitezen eta ikasleen interesa erakar dezaten. 

metodologias activas educacion
metodologias activas educacion
metodologias activas educacion

Prozesu inklusiboa

Ikusizko, ahozko eta idatzizko hizkuntza konbinatzen dituen metodologia aktibo bat sortu dugu, curriculum oso batekin, Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzako azken mailan hizkuntza irakasteko.

Hezkuntzako metodologia aktiboen arloan, PiktoIdazketako metodoa inklusiboa da: ikasle guztien beharretara naturalki egokitzen da eta jakin-mina pizten du, ikusizko eta ahozko pentsamoldea lotuz, maila guztietan. Elkarlana eta aniztasuna sustatzen ditu, norgehiagoka bultzatu gabe.

This site is registered on wpml.org as a development site.